HIZKUNTZA    
   APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA    CONCURSOS   

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Cultura »  Festival Internacional de Cine de San Sebastián »  Venta de entradas

Venta de entradas


Abonamenduak eta sarrerak

Abonamenduak

Sail Ofiziala – Kursaal Elkargunea

Kursaal Elkarguneko Auditorioan egiten diren arratsaldeko eta gaueko saio guztietarako sarrerak, galak barne. Gaueko saioetarako bi gune izango dira: erreserbatua eta orokorra.

Antolakuntzak sarrera hauen kopuru mugatu bat jarriko du salmentan.

Salmenta: irailaren 11tik 14ra bitarte Kursaal Elkarguneko leihatiletan. Ordutegia: 9:00etatik 20:30ak arte.

Sarrerak

Zinemaldiko saio guztietarako sarrerak erosi ahal izango dira irailaren 11ko goizeko 9etatik aurrera, Sail Ofizialeko Gune Erreserbatukoak izan ezik, zeinak soilik abonamendu bidez eskuratu ahal izango diren.

Saio eta pertsona bakoitzeko ezingo dira 4 sarrera baino gehiago eskuratu.

Antolakuntzak saio guztietarako sarrerak salmentan jarriko ditu proiekzioaren egun berean. Sail Ofizialari dagokionez, arratsalde eta gaueko saioetarako gutxieneko sarrera kopuru bat bermatzen da, 17:00etatik aurrera Kursaal Elkarguneko leihatiletan. Zinemaldiko eserlekuak zenbakitu gabeak dira.

Ohar Garrantzitsua

Behin emanaldia hasitakoan, ezingo da Zine-aretoetara sartu.

Erositako sarrerak ezingo dira aldatu, ez itzuli, baldin eta Zinemaldiak programazioa aldatzen edo saioa bertan behera uzten ez badu. Ordaindutako dirua berreskuratzeko edo sarrera hori beste baten truke aldatzeko gertakaria izan den zinetokiaren leihatilara edo Zinemaldiko leihatiletara jo beharko da.


Saltokiak

Zinemaldi Plazako Leihatilak

Kursaal Elkarguneko Behe Solairuan kokatuak.
Irailaren 11tik 14ra:
Ordutegia: 9:00etatik 20:30ak arte
Ordainketa moduak: esku-dirutan eta txartel bidez
Irailaren 15etik 24ra:
Ordutegia: 9:00etatik 20:00ak arte
Ordainketa moduak: esku-dirutan eta txartel bidez

Kursaal Elkarguneko Leihatilak

Irailaren 11tik 14ra:
SAIL OFIZIALEKO abonamenduak eta 10 sarrera BAINO GUTXIAGO erosteko:
Ordutegia: 9:00etatik 20:30ak arte.
Ordainketa: esku-dirutan eta txartel bidez.

Irailaren 15etik 24ra:
Sail Ofiziala eta Zabaltegiko sarreren salmentarako:
Sail Ofizialeko ordutegia: 8:30tatik 12:30ak arte eta 17:00etatik 22:00ak arte.
Zabaltegiko ordutegia: 9:00etatik 12:30ak arte eta 15:30tatik 24:00ak arte.
Ordainketa: esku-dirutan eta txartel bidez.

Servikutxa

Gipuzkoako Servikutxaren kutxazain-sarean, irailaren 11ko goizeko 9:00etatik aurrera.
Ordainketa: txartelarekin soilik

Telekutxa


943 00 12 00 telefonora deituz, irailaren 11ko goizeko 9:00etatik aurrera.
Astelehenetik larunbatera: 8:00etatik 22:00ak arte.
Igandetan (hilak 11 salbu): 10:30tatik 22:00ak arte.
Ordainketa: txartelarekin soilik.

Internet

Zinemaldiaren web orri Ofizialarekin konektatuz, www.sansebastianfestival.com, edo KUTXAren web orriaren bitartez, www.kutxa.net, irailaren 11ko goizeko 9:00etatik aurrera.
Ordainketa: txartelarekin soilik.

Principeko Leihatilak

Irailaren 15etik 24ra.
Ordutegia: 15:30tatik 24:00ak arte.
Ordainketa: esku-dirutan soilik.

Belodromoko Leihatilak

Anoeta Estadioko 23. ateko txartel-leihatilan daude, sarrerak emanaldiaren egunean bertan baino ez dira salduko.
Ordutegia: saio bakoitzaren hasiera baino 3 ordu lehenago.
Ordainketa: esku-dirutan soilik.



Oharra: Zinema guztietan unean-uneko saiorako sarreren salmentari emango zaio lehentasuna.


Prezioak

Sail Ofiziala-Kursaal
Abonamendua
Gune Erreserbatua
Gune Orokorra
280,00€
200,00€
Sail Ofiziala
Kursaal Inaugurazioa
Gune Erreserbatua
Gune Orokorra
70,00€
40,00€
Donostia Saria Gune Erreserbatua
Gune Orokorra
35,00€
22,00€
Sail Ofiziala Kursaal Klausura Gune Erreserbatua
Gune Orokorra
70,00€
45,00€
Sail Ofiziala Kursaal
Gaueko saioak
Gune Erreserbatua 6,00€
Belodromoa Klausura
Bestelako saioak
8,00€
4,70€
Gainerako saio eta Zinemak

4,70€

Ikusleentzako Deskontuak

10 sarrera edo gehiago erostean %15eko deskontua egingo da:

Soilik Zinemaldi, Kursaal, Warner eta Principeko leihatiletan.
Ez du balio abonamendu, ezta Sail Ofizialeko eta Belodromoko galatarako ere.

Gaztekutxa Txartelak, Urrezko Txartela, Donostia Kultura eta Gazte-Txartela

Txartel hauekin ordainduz gero, ohiko sarrera baten gaineko %10eko deskontua lortuko da.

Deskontu hau ezin zaio beste deskontuei metatu.
Soilik Zinemaldi eta Kursaaleko leihatiletan. Eta Servikutxa, Telekutxa eta Internet bidez, Gazte-Txartela ezik.
Ez du balio abonamendu, ezta Sail Ofizialeko eta Belodromoko galatarako ere.