APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA   













ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Donostia Gaur »  Donostia Gaur, 2007-11-07


Donostia Gaur, 2007-11-07

    07-11-2007, Miércoles

Gizartea
Zaborraren tasak San Markosen gastuaren erdia estaliko duela dio Udalak
Udaleko kontu-hartzaileak aurreikusi duenaren arabera, San Markoseko zabortegia behin betiko ixtea 4,2 milioi euro kostako zaio Udalari. Hori dela eta, zaborraren tasa %28,7 igotzearekin zabortegia ixteak sortuko duen gastuaren %50a baino ez dela ordainduko dio Udal Gobernuak. Dena dela, San Markoseko Mankomunitateak oraindik ez du aurrekonturik aurkeztu. EAJren iritziz, aurrekontuaren zenbatekoa jakin gabe zaborren tasa %28,7 igotzea "arinkeria" da eta orain arteko gastuei aurre egiteko %2,32ko igoera nahikoa dela uste du. Udal Gobernuaren erabakia aldatzeko zuzenketa aurkeztuko du biharko udalbatzarrean.
- Zabor tasa %28,7 igo nahi izatea arinkeria da EAJren ustez Irutxuloko Hitza
- El Ayuntamiento prevé una aportación de 4,2 millones a la mancomunidad de San Marcos El Diario Vasco
- El PNV propone que la factura de la basura no suba el 29% sino el 2,3% Noticias de Gipuzkoa

Merkataritza eta turismoa
San Martzial kalea oinezkoentzat bihurtzeko proiektuak ika-mika eragin du
Udalak San Martzial kalea oinezkoen gune bihurtzeko asmoa agertu du aste honetan eta berriak aldeko eta kontrako jarrerak eragin ditu bertako merkatarien artean. Duela urte batzuk Udalak San Martzial kalea eraldatu egin zuen. Zati bat oinezkoentzat egokitu zuten eta beste zatian autoentzako bide bat, aparkatzeko lekuak eta bidegorria egin zituzten. Merkatari batzuen ustez, lan haiek "lardaskeria" izan ziren eta orain proiektua gehiago zehazteko eskatu dute. Soledad Ezkurdia dendariaren iritziz, "oinezkoentzako kaleek ez dute sekula ondo funtzionatu eta hori Udalak berak badaki. Beharbada hiriak oso itxura polita izango du oinezkoentzako kaleei esker, baina dendariok jai dugu". Beste batzuen iritziz, ordea, onuragarria izango da aldaketa, "jendeak gehiago begiratzen dituelako erakusleihoak oinezkoentzako kaleetan".
- Behintzat, ez dezala Udalak beste lardaskeria bat egin Irutxuloko Hitza
- Debate en San Marcial El Diario Vasco

Gizartea
Gabonetako ia 400 apaingarri jarriko ditu Udalak hiriko kaleetan
Azaroaren 28rako gabonetako argiztapen eta apaingarri guztiak jarriko dituztela eta abenduaren 6rako piztuta egongo direla aurreikusi du Udalak. Guztira, 386 apaingarri jarriko dituzte, horietatik 277 argizkoak izango dira. Udaletxeko balkoian xafla fotovoltaikoekin argiztatuko diren zortzi apaingarri jarriko dituzte eta eguzki energiaren sistemak nola funtzionatzen duen azaltzeko pantaila bat jarriko dute bertan. Guztira, 226.000 euro kostako da Gabonetako apaingarri eta argiztapenak jarri eta piztuta edukitzea.
- 390 apaingarri jarriko dituzte Gabonetan hiriko kaleetan Irutxuloko Hitza
- Cerca de 400 elementos decorativos adornarán la ciudad durante la Navidad El Diario Vasco
- Casi 400 motivos navideños decorarán la ciudad, con un coste de 226.000 euros Noticias de Gipuzkoa

Ingurumena
16 zuhaitz bota eta 36 landatuko dituzte Kristina Enean
Lehortuta dauden 16 zuhaitz botako ditu Udalak Kristina Enea parkean. Zuhaitz horiek beren kasa erori eta herritarren segurtasuna arriskuan jarri baino lehen bota nahi dituzte. Hamasei zuhaitz botako dituzte, baina haien partez 36 landatuko dituzte abendutik aurrera. Hori guztia 600 eta 800 euro inguru kostako dela adierazi du Alberto Rodriguez zinegotziak.
- 16 zuhaitz botako dituzte Egiako parkean Irutxuloko Hitza
- Retirarán 16 árboles secos de Cristina Enea por seguridad y replantarán otros 36 El Diario Vasco
- El Ayuntamiento retirará 16 árboles secos de Cristina Enea Noticias de Gipuzkoa

Hirigintza
Intxaurrondoko Letaman gaztetxea bota dute
Atzo hasi ziren Intxaurrondoko Letaman gaztetxea botatzen. Iraila bukaeran bota nahi zuen Udalak eraikina, baina gazte asanbladak obrak geldiarazi zituen. Zenbait bilera egin dituzte azkenaldian Udalarekin. Gazteek lokalen bat uzteko eskatu zuten eta azkenean Udalak tokia agindu die Larrotxene kultur etxean. Letaman pneumatiko lantegia izan zen urte luzez eta azken 11 urteetan gazte asanblada izan da bertan. Letamanen lekuan plaza bat egingo dute eta litekeena da lur azpiko aparkalekua ere egitea.
- Intxaurrondoko Letaman gaztetxea lurrera bota dute Irutxuloko Hitza
- Intxaurrondoko Letaman fabrikako eraikina bota egin dute Noticias de Gipuzkoa

Musika
Jabier Muguruza eta Kiko Veneno Victoria Eugenian
Bihar Jabier Muguruzak eta Kiko Venenok kontzertua emango dute Victoria Eugenia; antzokian, 20:30ean hasita. Muguruzak Konplizeak izeneko bere azken diskoa aurkeztuko du. Kiko Venenok, berriz, El hombre invisible, bere azken laneko abestiak joko ditu. Bakoitzak bere kantuak abestuko dituen arren, biek elkarrekin ere joko dituzte hainbat. Sarrerak 20, 16 eta 12 euroren truke eskura daitezke. Bestalde, Gazteszenan musika afrikarra entzuteko aukera izango da bihar Electro Bamako, Moussa Diouf eta Toumast taldeen eskutik. Gaur, berriz, 20:30etik aurrera Rufus Wainwrightek kontzertua emango du Kursaalean. Bakarlari amerikarrak Release the Stars izeneko diskoa aurkeztuko du.
- Jabier Muguruza eta Kiko Veneno Donostian eta Bilbon ariko dira Berria
- Rufus Wainwright pop izarra Kursaalen Irutxuloko Hitza
- El exitoso cantautor americano Rufus Wainwright presenta hoy su quinto disco en el Kursaal El Diario Vasco
- El centro cultural de Egia vive mañana su noche más africana Noticias de Gipuzkoa

Kultura
Gaztezulo aldizkariak karpa erraldoia jarriko du Saguesen
Gaztezulo Sound System ekimena aurkeztu du Gaztezulo aldizkariak. Musika dantzagarria, sorkuntza gunea, atsedenlekua eta beste zenbait gune izango dituen karpa erraldoia jarriko du Gaztezulo aldizkariak ostiral honetan Sagues auzoan. 12:00etan zabalduko dute eta eguerdian Aritz Sound System Dj-aren emanaldia izango da. 19:00etatik 22:30era, berriz, Mulambo batukada taldea, Aritz Sound System eta break dantzariak izango dira. Datorren urtean Euskal Herriko hainbat herritan jarriko dute Gaztezulo Sound System karpa.
- Lehenengo GAZTEZULO Sound System, Donostian Gaztezulo

Kultura
Gaztainondoa eta euskal kulturari buruzko hitzaldia
Aranzadi Zientzia Elkarteak euskal etnografiaren astea antolatu du Donostian. Aste horren barruan egingo diren hitzaldien artean, gaur euskal kulturan gaztainondoak izan dituen erabilerez mintzatuko da Daniel Perez Altamira, 19:00etan Kutxa aretoan. Bihar Donostia eta Baiona arteko paisaia aztertuko da, eta etzi Euskal Herriko itsasoaren istorioak izango dira hizpide.
- Gaztainondoa eta euskal kultura hizpide gaur Donostian Berria