APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA    CONCURSOS   





ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Donostia Gaur »  Donostia Gaur, 2008-05-07


Donostia Gaur, 2008-05-07

    07-05-2008, Miércoles

Hirigintza
Monpaseko pasabidearen erakusketa uztailera arte egongo da zabalik
Hilabete igaro da Monpaseko pasabidearen proiektuari buruzko erakusketa zabaldu zela, eta dagoeneko, 17.000 lagunek ikusi dute. Hasieran ekainaren 15ean itxiko zutela iragarri zen arren, herritarren interesa ikusita, uztailera arte luzatzeko erabakia hartu du Udalak. Bestalde, Odon Elorza alkateak Monpaseko muturrerainoko ibilbidea egin zuen atzo bidearen egoera zein den ezagutzeko eta datorren astean Victoria Eugeniako Klub aretoan egingo den eztabaida publikoan pasabidearen proiektua babesteko argumentuak edukitzeko. Ibilbidearen ostean alkateak adierazi zuenez, "bidexka bat egiteko makinaria sartzea erokeria hutsa da. Inoiz ez genuke saihestuko luizien arriskua eta Armeria landarea edonoren eskura egongo litzateke". Horregatik eta beste zenbait arrazoirengatik aurkeztutako proiektua babestuko duela adierazi zuen. (Irutxuloko Hitza)
- La exposición de la pasarela se amplía a julio tras ser visitada por 17.000 personas en un mes El Diario Vasco

Gizartea
Udal ordezkaritza bat Mauritanian izan da
Udaleko zenbait ordezkarik bost eguneko bisitaldia egin dute Mauritaniara (Afrika). Ainhoa Beola, Elkarlan eta Berdintasun Saileko zinegotzi eta alkateordea, izan da ordezkaritza taldeko buru eta itzuleran adierazi duenez, udal kontuak eta honen funtzionamendua, egiturak, ur zerbitzuak, garraio publikoa, hondakinak, emakumearen parte-hartze politiko eta ekonomikoa izan dituzte hizpide, besteak beste. Mauritaniako agintari politikoekin eta bertan lanean ari diren Gobernuz Kanpoko Erakundeekin hartu-emanetan jarri eta bertako egoera zein den ezagutzeko baliatu dute bidaia. Herrialde horrekin lankidetza proiekturen bat hasteko aukera aztertuko dute orain.
- Una delegación municipal abre en Mauritania vías para una futura cooperación al desarrollo El Diario Vasco

Administrazioa
Gizarte Kontseiluak Plan Orokorra aztertuko du
Maiatzaren 19an behin-behinean onartuko du Udalak Plan Orokorra eta 2009an emango zaio behin betiko onespena. Aurretik, Gizarte Kontseiluak Plan Orokorra aztertu eta bere ekarpenak egiteko aukera izango du. EAJk egin eta beste udal taldeek aho batez onartutako proposamenaren ondorioz hartu dute erabaki hori. (Irutxuloko Hitza)
- El consejo social se implicará en el plan general Noticias de Gipuzkoa

Kultura
Udal Musika Eskolak 1.600 ikasle baino gehiago hartuko ditu
Udaleko Musika eta Dantza Eskolak 4 eta 99 urte bitarteko 1.600 ikasle baino gehiago hartuko ditu 2008-2009 ikasturtean. Izen-emate epea maiatzaren 23a arte egongo da zabalik. Egun horretatik hilaren 29ra bitartean, izena eman dutenei maila neurtzeko probak egingo zaizkie. Proba gainditutakoen arteko zozketa hilaren 30ean egingo da. Behin betiko zerrendak ekainaren 10ean argitaratuko dira. Musika eta Dantza Eskolako zuzendari Mikel Matek adierazi duenez, dantza klasikoa, jazza, rocka eta musika tailerrak antolatzeko ahalegin berezia egin dute. Aurten gainera, 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzako 125 plaza sortu dituztela azpimarratu du. (Irutxuloko Hitza), (Berria)
- La Escuela de Música y Danza oferta 342 nuevas plazas para el curso 2008/09 El Diario Vasco
- La escuela de música y danza abre el plazo de las preinscripciones Noticias de Gipuzkoa

Ingurumena
PPk hiriko zenbait lekutan puntu berdeak jartzeko eskatu du
Unibertsitate, ikastetxe, liburutegi eta kultur etxeetako sarreretan birziklatzeko puntu berdeak jartzeko eskatu du PPk. Horrez gain, alderdi horretako zinegotzi Javier Urbistondok adierazi duenez, hiriko autobusetan erabilitako pilak biltzeko edukiontziak jartzeko eskatuko dute. PPren iritziz, kalean edukinontzi gutxi daude, txikiak dira eta ez dira gehiegi nabarmentzen. Autobusetan edukiontziak jarriz gero, orain baino askoz ere pila gehiago bilduko liratekeela uste du PPk. (Irutxuloko Hitza)
- El PP propone que se pongan en los autobuses contenedores de recogida de pilas usadas El Diario Vasco
- EL PP propone que las pilas se depositen en los autobuses Noticias de Gipuzkoa

Antzerkia
Poltsikoko Antzerki Jaialdia bihar hasiko da
Ander Lipus & Caravanaren Hala mintzatu zen Zappatrusta obrarekin hasiko da bihar Donostiako Poltsikoko Antzerki Jaialdia. Aurtengo ekitaldian 9 taldek hartuko dute parte eta, guztira, 27 antzezlan izango dira ikusgai 23 tabernatan eta beste zenbait gunetan. Biharko emanaldia Egiako Beti Boga tabernan izango da 20:30ean. (Irutxuloko Hitza), (Berria)
- Donostia acogerá 27 actuaciones de Teatro de Bolsillo a lo largo de este mes El Diario Vasco
- Más de 25 funciones invadirán Donostia en la XVII edición del Teatro de Bolsillo Noticias de Gipuzkoa

Musika
Pascal Gaignek zinemarako konposizio tailerra emango du
Maiatzaren 23an eta 24an zinemarako konposizio tailerra emango du Pascal Gaigne musikariak Victoria Eugenia antzokian. Musikari profesionalei eta konpositoreei zuzenduta dago. Aurreko tailerrean parte hartu ez arren, soinu banden munduan bere esperientzia praktikan jartzeko moduko oinarria duten musikariek ere parte hartu ahal izango dute.
- Taller de composición con Pascal Gaigne El Diario Vasco