APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA    CONCURSOS   

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Donostia Gaur »  Donostia Gaur, 2008-05-08


Donostia Gaur, 2008-05-08

    08-05-2008, Jueves

Kirola
60 kirol jardueratako eskaintza egin dute uda honetarako
Donostiako Kirol Patronatuaren UDA kirol ekimenak 60 kirol jarduera eskainiko ditu aurtengo udan eta 40.012 lagunentzako lekua izango da. Astebete edota bi asteko jarduerak dira. 16 urte arteko gazteentzako 28.636 plaza daude; 16-29 urte bitartekoentzako 6.353 eta 30 urtetik gorakoentzako 5.023. Jon Lasa Kirol zinegotziak adierazi duenez, urtetik urtera gero eta jende gehiagok hartzen du parte udako kirol ekintzetan. Iaz, 13.307 lagunek hartu zuten parte. Datorren astelehenetik aurrera, Kirol Patronatuak UDA ekimenari buruzko esku-orriak banatuko ditu hiriko kiroldegietan. www.donostiakirola.org web gunean ere jarriko dute informazio hori guztia.
- Udako 60 kirol ekintza eta 40.012 toki eskainiko ditu Donostia Kirolak Irutxuloko Hitza
- Un verano muy deportivo El Diario Vasco
- Más de 40.000 donostiarras podrán practicar actividades deportivas en verano Deia
- Donostia Kirola ofrece 40.000 plazas en actividades deportivas para los meses de verano Noticias de Gipuzkoa

Gizartea
Udala gaur bilduko da elkarte gastronomikoekin
Gaur 16:00etan egingo da Udalaren eta hiriko elkarte gastronomikoen arteko bilera. Oraindik lizentziarik ez duten Donostiako 58 elkarte gastronomikoren egoitzen erregularizazioari buruzko irizpideen inguruan jardungo dute bilera horretan. Segurtasuna ardatz duen 1985eko legea aplikatuko da egoitza horiek erregularizatzeko, elkarte horiek martxan zeudeneko legea baita. Gaur egungo legea, berriz, zorrotzagoa da eta Udalak gutxieneko betebehar batzuk baino ez dizkie eskatuko elkarteei. Eraberritze lanik egon ezean, elkarteek beren edukiera arautu, su-itzalgailuak jarri eta ebakuazio neurriak hartu beharko dituzte. Eraberritzeak egitea erabakitzen duten elkarteek egungo araudia bete beharko dute, irisgarritasuna eta insonorizazioa kontuan hartuz.
- El Ayuntamiento exigirá a las sociedades medidas como extintores o limitación de aforo El Diario Vasco

Hirigintza
Burdinazko zubia Loiolako Erriberetan jarriko dute
Egun batzuen buruan hasiko dira Burdinazko zubia desmuntatu eta lekuz aldatzen. 18 zatitan banatu eta Loiolako Erriberetan jarriko dute. Urumea ibaiaren ezkerraldean egingo den arraun elkarterako oinezko sarrera izango da Burdinazko zubia. Zubiaren bi heren hilabete honetan desmuntatuko dituzte, gainontzekoa uda ostean egingo dute. Bestalde, Loiolako Erriberak eta Kristina Enea parkea lotuko dituen pasabidea irailerako bukatuta egongo dela aurreikusi dute. Egitura berriak 110 metroko luzera eta 5 metroko zabalera izango du eta Urumea ibaia zeharkatuko du.
- El puente de Hierro se troceará en 18 piezas para su traslado a Riberas El Diario Vasco
- Ya se esboza la pasarela peatonal que unirá Riberas de Loiola y Cristina Enea El Diario Vasco

Merkataritza eta turismoa
Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da larunbatean
Larunbatean Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna dela eta, bihar merkataritza mota horri buruzko tailerra eta zenbait elikagairen dastatzea egingo da 17:30ean, Martuteneko haurtxokoan. 19:00etan, berriz, haurrentzako Cuenta atrás ikuskizuna izango da Antzoki Zaharrean. Larunbatean, bidezko merkataritzari buruzko hainbat jarduera egingo dira Gipuzkoa plazan: marrazki tailerra, ipuin-kontaketa, Marokoko perkusio emanaldia eta Andeetako dantza ikuskizuna, besteak beste. Ainhoa Beola Lankidetza zinegotziak adierazi duenez, jarduera horien bidez, "elkartasunaren kultura sustatu eta herrialde txiro eta aberatsen arteko bidegabekeria eta desberdintasunen inguruan kontzientziazioa bultzatu nahi dira".
- Bidezko merkataritzaren aldeko eguna Irutxuloko Hitza
- Un taller abre mañana los actos del Día Internacional del Comercio Justo El Diario Vasco

Musika
Abian da XVII. Donostia Hiria Pop Rock lehiaketa
Abian da diskorik inoiz argitaratu ez duten Gipuzkoako musika taldeei zuzendutako Donostia Hiria Pop Rock Lehiaketa. Maketak bidaltzeko azken eguna ekainaren 6a izango da. Maketa guztien artean bederatzi aukeratuko dituzte eta, uztaila eta abuztua bitartean finalerdietako saioak egingo dira. Horietatik 3 taldek aurtengo Aste Nagusian kontzertua eman ahal izango dute. Irabazlearen sari nagusia lau abestiz osatutako diskoa grabatzea izango da eta guztira diskoaren 500 ale kaleratuko dira. Horrez gain, hurrengo urtean Pop Rock Lehiaketaren bukaerako kontzertua emango dute eta Fnac-en 300 euro gastatzeko txartela eskuratuko dute. Bigarren geratzen direnek 1.600 euroko saria eskuratuko dute, eta hirugarrenek 1.000 eurokoa. Iaz Lolas Club rock taldeak irabazi zuen lehiaketa eta Es solo Rock & Roll diskoa kaleratu dute. Bestalde, aurreko urteetan ez bezala, Gazte Epaimahaiak hautatutako taldeari hainbat kontzertutan parte hartzeko aukera emango zaio. Lehiaketaren oinarriak eta informazio gehiago www.donostiakultura.com web gunean daude.
- XVII. Donostia Hiria Pop Rock lehiaketa abian da Irutxuloko Hitza
- El concurso donostiarra de pop-rock abre plazo de inscripción hasta el día 6 El Diario Vasco
- Lolas Club edita su primer disco gracias al Concurso Pop-Rock Noticias de Gipuzkoa

Musika
Norvegia eta Euskal Herriaren arteko elkartrukea
Donosti Ereski Abesbatzak Norvegiako zenbait abesbatza gonbidatu ditu Donostiara eta bi herrialdeen arteko elkartrukea antolatu dute. Datozen egunetan zenbait mintegi eta emanaldi eskainiko dituzte. Larunbatean, esaterako, emanaldi berezia eskainiko dute Bygdekor, Donosti Ereski, Eskifaia eta Laskorain abesbatzek, Et Incarnatus orkestra, Gerardo Rifon organo-jotzaileak eta Martin Dahl eta Sivano Baztan bakarlariak Santa Maria basilikan. Hurrengo kontzertua EHUko gelategiko eskaileretan izango da, maiatzaren 12an, astelehena. Maiatzaren 11n, 23an, 28an eta 31n, berriz, ikus-entzunezkoak, hitzaldiak eta emanaldiak izango dira Aquariumean eta Kutxa Aretoan.
- Norvegia eta Euskal Herriko abesbatzak bat eginik Irutxuloko Hitza
- Las Jornadas Culturales de Donosti Ereski buscan contextualizar la música El Diario Vasco

Kultura
Euskadiko Editoreen Elkarteak Erdialdeko Manterola liburu-denda saritu du
Euskadiko Editoreen Elkarteak Argital saria emango dio gaur Erdialdeko Manterola liburu-dendari gaur Bilbon egingo duten ekitaldian. Manterola liburu-dendaren ibilbidea, Unai Elorriaga eta Eduardo Mendoza idazleak sarituko dituzte Euskal Editoreek. Manterola dendak antzinako liburuak, bigarren eskukoak, grabatuak, eskuizkribuak, eta, batez ere, euskal liburuak saltzen ditu duela 53 urtetik. Argital ez da Manterolak jaso duen sari bakarra; 2005ean, liburu-dendaren 50. urtemugan, dendako nagusi Mariloli Manterolak Hiritar Merezimenduaren domina lortu zuen.
- Euskal Editoreek Manterola liburudenda saritu dute Irutxuloko Hitza