|
Euskarri elektronikoak
Berrikuntzak Udalaren web gunean
Udaleko zenbait tramite Internet bidez egin ahal izateko erraztasunak eman nahi ditu Udalak eta horretarako zenbait berrikuntza egin ditu bere web gunean (www.donostia.org). Izan ere, Internet bidezko errolda agiriaren eskaerak 6.275 izan ziren iazko urte osoan. Aurtengo lehen hilabeteetan, berriz, 3.019 lagunek eskatu dute. Hori dela eta, tramiteen atalerako sarbidea web gunearen lehen orrian jarri dute. Marisol Garmendia Presidentziarako zinegotziak adierazi duenez, "web gune berrituak oharren atala du, herritarrek zergak noiz ordaindu behar dituzten edota autobus geltokien aldaketak zeintzuk diren jakiteko".
- Astelehenetik Udaleko webgunea garbiagoa eta irakurterrezagoa da Irutxuloko Hitza
- La web del Ayuntamiento crea un apartado de avisos y trámites El Diario Vasco
- La web municipal incluye información sobre tráfico Noticias de Gipuzkoa
Gizartea
Aste Nagusirako zapia diseinatzeko lehiaketa antolatu dute
Aurtengo Aste Nagusian (abuztuaren 9tik 17ra) jaietako zapia erabiltzeko ekimena sortu du Udalak. Aurretik, ordea, zapiaren diseinua aukeratu behar da eta horretarako lehiaketa antolatu dute. Ramon Etxezarreta Kultura ordezkariak zehaztu duenez, "edonork" diseina dezake zapia. Hiruki formakoa izango da (755 mm oinarrian eta 400 mm altueran) eta hiriko koloreak eramatea hobetsiko dute. Bestetik, "Donostia- San Sebastián" testua izan beharko du. Lanak oihalean, paperean edo euskarri informatikoan aurkez daitezke eta zapi guztien artean bakarrari emango diote saria: 1.000 euro eta diploma. Lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 10a izango da. Donostia Kulturaren bulegoetan entregatu behar dira. Bestalde, dagoeneko prest dago Aste Nagusian Sagueseko agertokian joko duten taldeen zerrenda: M-Clan, La Casa Azul, Pignoise, Mago de Oz, Ken Zazpi, Los Secretos, Conchita eta Rosario Flores.
- Abian da Aste Nagusirako zapia diseinatzeko lehiaketa Irutxuloko Hitza (I)
- Ken Zazpi, Los Secretos, Rosario eta Conchita ere izango dira Aste Nagusian Irutxuloko Hitza
- La Semana Grande durará un día más y comenzará el sábado 9 de agosto El Diario Vasco
- Ken Zazpi y M-Clan actuarán en la Aste Nagusia de Donostia Gara
- Rosario y Los secretos actuarán en donostia Deia
- Rosario, Los Secretos y La Casa Azul completan el cartel de Aste Nagusia Noticias de Gipuzkoa
Ingurumena
Ekologistek Kristina Enea parkearen babes maila mantentzea nahi dute
Kristina Enea parkeak babes mailarik handiena du, lehen mailakoa. Baina Plan Orokor berriak hirugarren mailako babesa izatera behartuko du parkea. Hori dela eta, Parkea Bizirik talde ekologistako kideek babes maila bere horretan uzteko udal taldeen babesa eskatu dute. Talde horretako kide Joseba Gurutz de Vicentek adierazi duenez, "Udalak Mundaizeko lantegien lekuan luxuzko 200 etxebizitza eraiki nahi ditu, honela, Mundaizeko bidea zabaltzeko egun Egiako parkeak duen harresia bota nahi dute, parkeari berea den lursaila lapurtuz". Horrez gain Egia eta Loiola artean egin nahi duten zubiak parkea eta auzoa kaltetuko dituela salatu dute. Hori dela eta, babes maila mantentzeko Parkea Bizirik taldeak aurkeztutako zuzenketarekin bat egiteko eskatu diete udal taldeei.
- Egiako Parkearen babes maila ziurtatu nahi dute ekologistek Irutxuloko Hitza
- Parkea Bizirik pide la máxima protección para Cristina Enea El Diario Vasco
- Udalak Gladys Enearen babes maila murriztu nahi duela salatu dute Gara
- Parkea Bizirik dice que Cristina Enea reducirá su superficie para las viviendas de Mundaiz Noticias de Gipuzkoa
Musika
Piraten Musika Lehiaketako finalerdiak Dokan
Donostiako Piraten II. Musika Lehiaketako finalerdiak bihar (maiatzak 15) eta hilaren 22an izango dira Doka kafe antzokian. Krilin (Donostia), Malo (Hernani), Yaw (Donostia), Trigger Travis (Donostia eta Errenteria-Orereta), Mantisa (Zarautz) eta Emon (Bergara) taldeak sailkatu dira finalerdietarako. Biharko kanporaketan Krilin, Malo eta Yaw taldeek joko dute. Emanaldiak 20:00etan hasiko dira. Piratak gustura agertu dira lehiaketak izan duen harrerarekin. Musika estilo desberdinetako 50 maketa baino gehiago jaso dituzte aurten. Lehiaketako irabazleak 600 euroko saria jasoko du.
- Donostiako Piraten musika lehiaketako finalerdiak iritsi dira Irutxuloko Hitza
Antzerkia
Antzerki Feriak izena eta irudia berritu ditu
Antzerki Feria dFeria izango da hemendik aurrera eta irudi berria izango du. Aurtengo kartela Nu Comunicacion enpresak diseinatu du. Antzoki bateko oihal koloretsua erakusten du eta kanoi argi batek dFeria argiztatzen du. Beheko marra beltzak ikusleen lehenengo ilara irudikatu nahi du. Uztailaren 8tik 12ra egingo da dFeria. Oraindik egitaraua osatu gabe dago, baina %60a Amerika, Europa edo Asiatik ekarritako ikuskizunek osatuko dute.
- Donostiako Antzerki Feriak izen eta irudi berria aurkeztu ditu Berria
- Antzerki erakusleihoa, beste etapa baten atarian Irutxuloko Hitza
- La Feria de Artes Escénicas de Donostia estrena logotipo y cartel Deia
- La Feria de Artes Escénicas de Donostia estrena etapa renovando su imagen Noticias de Gipuzkoa
- San Sebastián se va de feria El País
Garraioa
Autobusetan bizikletak garraiatzeko sistema eskatu du EAJk
Bizikleten erabilera sustatzeko autobusetan bizikletak garraiatzeko sistema ezartzea eskatu du EAJk. Xabier Ezeizabarrena zinegotziak adierazi duenez, Europako eta Estatu Batuetako zenbait herrialdetan finkatuta dagoen formula da. Autobusen kanpoaldean ezartzen da bizikletak garraiatzeko sistema hori, barrualdean inori trabarik eragin gabe. Horrez gain, ume-kotxeak autobusetik jaisteko txirrin berezia jartzeko ere eskatu du EAJk. (Irutxuloko Hitza)
- Propone portabicis en los autobuses El Diario Vasco
- El PNV propone que los autobuses de Donostia incorporen portabicicletas Noticias de Gipuzkoa
Zinema
Zinema Eraikitzen sailerako izen-ematea zabaldu dute
Ekainaren 30ean amaituko da Zinemaldiko Zinema Eraikitzen sailerako izen-emate epea. Irailaren 23an eta 24an emango dira sail horretara aurkeztutako lanak. Filmatu ondoren, posprodukzio aldian eta ondoren zinema aretoetan estreinatzeko zailtasunak dituzten film luzeak bukatzen laguntzea du helburu sail horrek. Izena emateko orria eta sail horri buruzko xehetasunak ondoko helbideetan eskura daitezke: Formularioa eskatu, www.cinelatino.com.fr eta www.cineenconstruccion.com.
- Irekita dago 14. Zinema Eraikitzen sailean izena emareko epea www.sansebastianfestival.com
- Abierto el plazo para Cine en Construcción El Diario Vasco
Musika
Musikenek zuzendari berria du
Jose Luis Estelles izendatu dute Musikeneko Zuzendari Artistiko. Estelles klarinetista, orkestra zuzendaria eta pedagogoa da eta ikastegia sortu zenetik (2001) aritu da bertan irakasle lanetan. 2003tik Orkestra Ikasketen zuzendari ere izan da.
- Jose Luis Estelles izendatu dute Musikeneko zuzendari Berria
- Jose Luis Estelles izendatu dute Musikeneko zuzendari Irutxuloko Hitza
- El clarinetista José Luis Estellés, nuevo director de Musikene El Diario Vasco
- Nombran a José Luis Estellés nuevo director artístico de Musikene Gara
- José Luis Estellés, nombrado nuevo director de Musikene Deia
- José luis estellés, nuevo director de musikene Noticias de Gipuzkoa
- El clarinetista José Luis Estellés dirigirá Musikene El País
|