Parkean euskaraz - PARKETARRAK egitasmoa

Parketarrak egitasmoak helburu du haurrek eta familiek aisialdian euskara erabiltzea. Euskaraz jolasteko asmoarekin, hiriko parke eta jolaslekuetan antolatzen da urtero, eta, gutxi gorabehera urrian, martxoan eta maiatzean hasten dira saioak, doan. Hilabete horietan, saioak astelehenetik ostiralera izaten dira, 3 astez, auzo zehatz batzuetan astegun bakoitzean.

 

Parketarrak egitasmoak haurrei eta gurasoei laguntza ematen die. Izan ere, gurasoek, batzuetan, seme-alabekin kalean euskaraz jolasteko baliabideak behar izaten dituzte, baita euskaraz baldin badakite ere. Bestalde, haur eta gazteek euren adinari dagokion bizitasuna behar dute euskaraz lagunartean aritzeko, eta parketarren jolasek horretarako baliabideak eskaintzen dituzte.

Behar horien testuinguruan, jolasa ezagutzak oharkabean jasotzeko erreminta ezin hobea da denontzat: Hizkuntza barneratzen laguntzen duen tresnetako bat da; hizkuntza formala lantzeko erabil daiteke; eta, batez ere, hizkuntza informala eta lagunarteko hizkera sustatzeko da baliagarria. Horrez gain, Parketarren bidez, euskarazko jolasak kalera ateratzen dira, eta abestiak, esamoldeak, hiztegia, etab. jendartean erabiltzen dira.

Parketarrak egitasmoak bi talde bereizten ditu: Zabu Zibu taldea 3-5 urte dituztenentzat, eta Txirrintxon 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Zabu Zibun, 3-5 urtekoek gurasoekin edo arduradunekin parte hartzen dute, eta gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Txirrintxonen, berriz, gutxienez 10 eta, gehienez, 25 inguru izaten dira.

 

 

 

Parketarrak, 2024ko martxoa

Parketarrak udazkenean, neguan eta udaberrian izaten da. 2024an, martxoaren 4an hasiko da lehenengo txanda, 22ra arte, Donostiako auzo hauetan:

Aiete, Altza Herrera, Altza Casares, Antigua, Añorga, Amara Berri (Olaeta), Amara Berri (Araba parkea), Egia (Martin Santos pl.), Egia (Atotxa Zelaiapl.), Gros (Kataluniapl), Gros (Nafarroa Beherapl), Ibaeta, Igeldo, Loiolako Erribera, Intxaurrondo, Martutene, Morlans, Parte Zaharra ( Zuloaga pl.), Txomiñenea eta Zubieta.

 

 

Erlazionatutako dokumentuak

Itzuli