Hasiera > Lanerako idazkiak

Idazkiak

Lanerako Idazkiak liburukiaren Interneteko bertsioa

Lanerako idazkiak
Donostiako Euskararen Udal Patronatuak Gipuzkoako Merkatarien Elkartea, Gipuzkoako Ostalarien Elkartea, DendaSS, Zaharrean, Auzoak eta Centro-Erdi elkarteekin elkarlanean kaleratu du Lanerako Idazkiak argitalpena eta Donostiako merkatarien artean banatu du. Honako hau, eskuliburu horren Interneteko bertsioa da.

Argitalpenak erraztasunak eman nahi dizkizu euskara lan esparruko idatzietan erabiltzeko zenbait aholku, ohar, eredu eta adibide eskainiz. Tresna baliagarria izan nahi du euskara normaltasunez eta gero eta maiztasun handiagoz erabiltzeko ahalegin berezia egiten ari zareten merkatari eta enpresari donostiarrentzat.

Nahi baduzu, liburukia osorik jaits dezakezu (PDF, 1,5 Mb), edo bestela, ezkerreko menuan nabigatu, behar duzun osagaiaren bila.